Zapatuan [maiatzak 26] Arrasaten ospatu ziren Euskadiko Kirol Jokoetan hiru domina irabazi dituzte Markina-Xemeingo Atletismo Taldeko
Sarai Larrinaga Lejardi etxebarritarrak,
Gorka Mugartegi Solozabal markina-xemeindarrak eta
Izaro Aranburu Rementeria aulestiarrak. Bizkaiko Selekzioagaz parte hartu zuten gazte mailan.
Markina-Xemeingo Atletismo Taldeko atletak. Markina-Xemeingo Atletismo Taldea
Euskadiko Txapeldun gelditu zen pisu jaurtiketan Sarai Larrinaga Lejardi eta Gorka Mugartegi Solozabalek brontzezko domina lortu zuen. Izaro Aranburu Rementeria berriz, 3.000 metroko lasterketan aritu zen eta brontzea janztea lortu zuen. Eurekin batera parte hartu zuen baita
Xuban Idigoras Azpiazuk. 80 metro lasterkertan eta erreleboetan parte hartu zuen kirolari gazteak eta laugarren postua eskuratu zuen 4 X 80 erreleboan, Bizkaiko mutilen Selezioagaz.
Sarai Larrinaga podiumean. Argazkia: Markina-Xemeingo Atletismo Taldea
Gorka Mugartegi podiumean. Argazkia: Markina-Xemeingo Atletismo Taldea
Izaro Aranburu podiumean. Argazkia: Markina-Xemeingo Atletismo Taldea