Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraKultura

41. Euskal Zine Bileran parte hartzeko epea zabaldu dute

Eider Mugartegi
Lekeitio
2018/05/29
Euskaraz lan egiten duten sortzaile, artista eta zinegileen lanak batzen hasiko da 41. Euskal Zine Bilera. Urriaren 6tik 12ra ospatuko da aurten Lekeitioko euskarazko zinema jaialdia, eta 2018ko uztailaren 31ra arte edukiko dute egileek lanak aurkezteko epea. Iaz 40 urte bete zituztela eta, aurrerapausoak emateko bideak jorratzen hasi zen Euskal Zine Bilera, eta horren emaitza dela esan dute, besteak beste, aurtengo Euskal Zine Bilerako lehiaketan parte hartzeko oinarrien arautegi berria. Edozein genero edo tratamendu zinematografiko lantzen dituzten filmak aurkeztu ahalko dira lehiaketara. Aukeraketaz kanpo geratuko dira, berriz, bideoklipak, iragarkiak, spotak eta bideo korporatiboak. Urtero bezala, lanek gehienez 30 minutu izango dute, eta EZB denez gero, euskara izango da bilerara aurkezten diren lanetan erabiliko den hizkuntza, filmean elkarrizketak edo off ahotsa erabiltzen badira. “Euskara ez den beste hizkuntzaren bat erabiltzen bada, azpitituluak jarriko dira euskaraz; eta azpitituluak irudira txertatuta joango dira”, zehaztu dute.
Kontxu Odriozolaren omenaldia atzo gauean Lekeitioko Ikusgarri zineman. Argazkia: Eneko Zuberogoitia

Euskal Zine Bilera. Argazkia: Eneko Zuberogoitia

Bestalde, kanpoan geldituko direla adierazi dute arraza, sinesmen, etnia, adin, erlijio, sexu, genero identitate, sexu orientazio, itxura fisiko edo pertsonen gaitasunak iraintzen, gutxiesten edo jasartzen dituzten lanak. Aurkezpena. Pelikulak sarean aurkeztu beharko dira, Internet bidez, eta aukeraketa batzorde bat arduratuko da hautaketa egiteagaz. Aukeratuak diren film labur bakoitzaren egileak edo egileek 200 euro jasoko dituzte eta urrezko antzarra lortzeko lehian sartuko dira. Ia 6.000 euro banatuko ditu EZBrak sarietan. Hauek izango dira sarituko dituzten arloak:
  • Zuzendaritza: 1.600 euro eta Zilarrezko Antzarra.
  • Gidoia: 1.600 euro eta Zilarrezko Antzarra.
  • Film onena: 1.900 euro eta Urrezko Antzarra.
  • Ikusleen saria: 750 euro eta Zilarrezko Antzarra.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.