Datozen egunetan Ondarroan ez da Herri Bus zerbitzurik egongo
Ondarroako udal ordezkariek jakitera eman dutenez, Herri Bus zerbitzuaren esleipen prozedurari lotutako hainbat arazo administratibo direla tarteko, datozen egunetan ez da Herri Bus zerbitzurik egongo.
Hain zuzen ere, astelehenetik [maiatzak 28] ez dago Herri Bus zerbitzurik herrian. Eta udalak agertu duenez, buru-belarri ari dira lanean, “herritarrek berriz ere zerbitzu honetaz gozatzeko aukera izan dezaten”.