Mutrikuko Calogero kontserba enpresa zena eraisten hasi dira gaur [maiatzak 29], eta eraiste lanek dirauten bitartean,
errail bat eta eraikinaren aurreko espaloi zatia itxita egongo dira, segurtasunagatik.
Zehatz esanda, errail bat itxita dago Txurruka Tenienteak etorbidean, San Migel futbol zelai parean dagoen semaforotik errebueltaraino, eta obrako
langileak ari dira bideratzen bertatik pasatzen diren ibilgailuak.
Calogero kontserba eraikinaren eraiste lanak, Mutrikun
Obra arduradunek aurreratu dutenez, eraisketa lanak azkar amaitu nahi dituzte. Euren esanetan, lanak biharko [maiatzak 31] amaituko dituzte. “Oso
azkar egiteko lana da. Gauzak ondo badoaz gaur eta bihar bukatuko dugu lana”.