Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Euskal Eskola Publikoaren jaia «guztiona» dela aldarrikatu dute

Euskal herritar guztiak gonbidatu dituzte ikasleak protagonista izango dituen ekainaren 3ko jaira. Ekitaldiari babesa eman dieten guztiei eskerrak eman dizkieteZapran gagoz lantaldea azken txanpan sartu da. Ekainaren 3an Lekeition ospatuko den Euskal E...

Asier Alkorta
Lekeitio
2018/05/29

Euskal herritar guztiak gonbidatu dituzte ikasleak protagonista izango dituen ekainaren 3ko jaira. Ekitaldiari babesa eman dieten guztiei eskerrak eman dizkiete

Zapran gagoz lantaldea azken txanpan sartu da. Ekainaren 3an Lekeition ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren jaiaren atarian, lantaldeak eskola komunitatea osatzen duten guztiekin agerraldia egin zuen barikuan, Lekeitioko Independentzia plazan. Oro har, euskal herritar guztiei ekainaren 3an Lekeitiora joateko gonbitea egin zieten, «eskola publikoaren eta euskararen jai hau guztiena delako». Halaber, jaiko protagonista nagusiak Euskal Eskola Publikoko ikasle guztiak direla azpimarratu zuten. «Ongietorria izango da alaitasunez ondo pasatzeko gogoz eta errespetuz etortzen den guztia».

Azaroan jaiaren aurkezpena egin zutenetik orain arte egindako ekintzak errepasatzeaz gain, jaiagaz bat egin, mezua zabaldu edota babesa eman dieten guztiei eskerrak emateko baliatu zuten agerraldia. «Antolatutako ekintza guztietan Lekeitioko herritar, elkarte eta erakunde guztien aldetik edukitako languntza eskertu nahi dugu: udala, kultur eta kirol elkarteak, komunikabideak, alor ezberdinetako pertsonak…».

Zapran gagoz abestiaren bideoklipak edukitako arrakasta ere aipatu zuten. Eta, zelan ez, bideoa egin duen Xabier Villalba Traolako arduradunari eskerrak eman zizkioten. «Lan ederra egin duzu, artista!». Bideoak hilabete eskasean 27.000 bisita baino gehiago eduki ditu. «Bideo hori egiteko asko eta askoren laguntza ezinbestekoa izan zen. Eta kantuaren eta bideokliparen aurkezpenean Ikusgarri aretoa bi aldiz bete zen».

Haurrei begira

Zapran gagoz leloa aukeratzeko prozesua ere gogora ekarri zuten, eta 100 proposamen baino gehiago jaso zituztela aipatu zuten. Hautaketa bozka bidez egin zuten, eta Xabat Agirre diseinatzaile ondarrutarrak haurrek egindako marrazkietan oinarrituta diseinatu zuen irudia. «Hau guztia eskolako guraso, irakasle eta ikasleei esker izan da, bidea ere helburu dugulako. Gure haurrentzat desio dugun hezkuntza eredua etengabe elikatu duen parte hartzea eta elkarlana bilatu ditugulako. Gure haurren beharrizanak antzeman eta esparru berriak sortzeko aitzakia ere bihurtu dugu ekainaren 3ko jaia. Hori jai eguna bera bezain garrantzitsua da guretzat».

Egunotan komunikabide ezberdinetan ikusi ahalko den iragarkia ere estreinatu zuten. «Ez da lan erraza izan, sekulako koordinazioa eskatu duelako, eta parte hartzaile guztiek erraztasunak eman dizkigute». Aurpegi ezagun asko ikusi ahalko dira bertan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.