Iaz kartzela izan zen moduan, aurten
Arretxinagako San Migel baseliza arte garaikidearen erakustoki bihurtuko da ekainean.
Allegoria Total izeneko erakusketa dakar orain, Markina-Xemeinera,
Harriak programak. Harriak Eusko Jaurlaritzaren Eremuak ekimenaren baitako programa da, eta herri txikietan sorkuntza garaikidearekiko sentiberatasuna bultzatu eta artearen inguruko lan eta bitartekaritza prozesuak ikustaraztera bideratuta dago. Zapatuan [ekainak 2] inauguratuko dute.
Arretxinagako baseliza.
Erakusketaren bidez, Bilbo, Hondarribia eta Cadizko hiru artisten lanak egongo dira ikusgai ekainaren 17ra bitartean Arretxinagan:
Ander Sagastiberri Fernandez (Bilbo, 1988),
Miren Candina (Hondarribia, 1994) eta P
ablo Marte (Cadiz, 1975). Hiru artisten margo eta proiekzioak ezagutu ahalko dira. Erakusketaren komisarioa
Dani Mera izango da.
Eguerdian inauguratuko dute erakusketa.
11:30ean bisita gidatua egingo da artistekin eta komisarioagaz batera, eta
12:00etan egingo dute
irekiera ekitaldia. Horrez gain, Mirari Echavarriren
Cuerpos 1, Santa Agueda (2017) pelikula emango dute ekainaren 17an, 12:00etan ermitan bertan, eta artistagaz solasaldian jarduteko aukera egongo dela aurreratu dute.
Erakusketa ikusgai egongo da astelehenetik domekara 12:00etatik 20:00etara.
Parte hartzen duten
hiru artistak:
- Miren Candina (Hondarribia, 1994). Arte Ederren Fakultateko ikaslea EHUn. 2017an, Itziar Okarizek eta Jon Mikel Eubak emandako lantegi batean hartu zuen parte, Tabakaleran. Berrikitan, eremuakek ekoiztutako bi dos two erakusketa kolektiboan parte hartu du (Azkuna Zentroa, 2018).
- Pablo Marte (Cadiz, 1975) . Artista, ikertzailea eta idazlea da. Honako agertoki hauetan erakutsi du bere lana: O cinecluben (Santiago de Compostelan), HANGAR Centro de Investigação Artistica eremuan (Lisboan), Azkuna Zentroan (Bilbon), Tabakaleran (Donostian), Kadist Art Foundation-en (Parisen), Artiumen (Gasteizen) eta abar.
- Ander Sagastiberri Fernandez (Bilbo, 1988). Artista da. Bilbon bizi eta lan egiten du. Bertan egin ditu honako erakusketa hauek: Octop Canseller Metature (Cosmos, 2016), Las Fiebres del Madras (g8360, 2017) eta HLETRE SKETRLE (ANTI Liburudenda, 2017). Berrikitan, Alkolea Beach-en izan du bere lana ikusgai (Donostia, 2018).