Beste urte batez, Dania Jai Alaiko puntista mutrikuarra Championship denboraldian nagusi izan da bakarkako eta binakako txapelketetan. Aldi berean, kiniela gehien irabazi dituen puntista ere izan da. Hiru tituluak lortuta, Mendizabalek seigarren Hiruko Koroa bereganatu du. Sari banaketa orain egin badute ere, denboraldia aste batzuk atzerago amaitu zen.
Guztira,
Mendizabalek 144 kiniela irabazi ditu. “Tarte handiagaz nagusitu da mutrikuarra”. Kiniela gehien irabazi dutenen zerrendan, bigarren geratu dira Iker Foronda arabarra eta Ruben Bailo nafarra (97 kiniela). Laugarren Kevin Ithurria zuberotarra geratu da, 93 kinielagaz, eta Jon Zulaika donostiarra bosgarren (89).
Mendizabal, seigarren Hiruko Koroa tituluarekin. Argazkia: Dania Jai Alai.
Bakarkako Txapelketan Mendizabalek 34 kiniela irabazi ditu. Bigarren eta hirugarren postuetan geratu dira Diego Beaskoetxea (17) eta IƱigo Gorostola
Arrieta (13). Bikoteka, aldiz, 28 kiniela irabazita mutrikuarra aurrelari onena izan da. Zulaika (21) eta Arrieta (17) geratu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Atzelarien artean, Gernika-Lumoko Unai Lekerikabeaskoa
Leke izan da onena; 23 kiniela irabazi ditu. Bigarren eta hirugarren geratu dira Alberto Ochoa
Urtaran (19) eta Mikel Amigorena (15) gasteiztarrak.
Leke gernika-lumotarra, atzelari onenaren tituluarekin. Argazkia: Dania Jai Alai.
Puntuazioak ulertzeko, bakarkako eta binakako txapelketetan
kiniela batzuk baino ez dira kontuan hartzen. Most Wins titulua eskuratzeko, aldiz, kiniela guztiak kontuan hartzen dira.
Lehen bi denboraldi jokatzen baziren ere, orain hiru denboraldi egiten dituzte:
Fall Season (iraila-abendua),
Championship Season (urtarrila-maiatza) eta
Summer Season (maiatza-ekaina). Beraz, orain hirugarren eta azken denboraldia ari dira jokatzen. Mendizabalek zazpigarren Hiruko Koroa irabaziko al du?
Dania Jai Alaiko puntistak. Argazkia: Dania Jai Alai