Amaitu da Gipuzkoako 49. Hiru Txirlo Bola Joko txapelketa. Floreagan jokatu zen finalean Gorka Etxanizek txirlo kopuru gehiago botata txapela bereganatzea lortu zuen. Bigarren Unai Loiola gelditu zen, eta Xabier Loiolak osatu zuen podiuma. Taldeka San Migel A izan zen garailea, eta bikoteka Jabier Osorok eta Unai Loiolak bota zituzten txirlo gehien
Gorka Etxaniz bola jaurtitzen. Argazkia: Mikel Urkiz Zuloaga
Lea-Artibaiko bolariak ere maila onean ibili dira. Gipuzkoako talde ezberdinetan banatuta parte hartu dute, Elgetan, Lasturren eta Asola Berrin. Hurrengoa izan da bertokoen
sailkapena:
15. Jesus Mendibe 26🎳
17. Mateo Guenaga 23🎳
18. Pedro Guenaga 21🎳
24. Antonio Ibarluzea 19🎳
25. Juan Txurruka 🎳
26. Patxi Olabarria 17🎳
27. Luis Guenaga 17🎳
29. Lander Odiaga 15🎳
37. Oier Azumendi 13🎳
38. Mikel Urkia 12🎳
44. Esther Guenaga 9🎳
46. Oier Aransolo 8🎳
47. Amaia Korta 8🎳
59- Jose Angel Fernandez 3🎳
Txapelketari amaiera borobila emanez, zapatuan [ekainak 2] Bolari Eguna ospatuko da Elgetan. 11.00etan jaurtialdi bat jokatuko dute eta ondoren Lehendakari Txapelketa. Lehia horretan Gipuzkoako Txapelketako lehenengo 64 bolariek parte hartuko dute eta kanporaketa erara jokatuko da. Hau da, lehenengoa azkenaren kontra, bigarrena azkenaurrenan kontra… eta horrela txapeldun bakarra geratu arte.
Ondoren bazkaria edukiko dute bolariek, eta aurreratu dutenez, bolari bi omenduko dituzte: Biotza Azpiri eta Arlindo Almeida. Jaia amaitzeko, garaikurrak banatu eta txapela jantziko diete aurtengo txapeldunei. Eguna Ander Arritxaren musikagaz girotuta egongo da.