Markina-Xemeingo Udalbatza osatzen duten EAJ eta EH Bildu alderdietako zinegotziek ekainaren 10ean Gure Esku Dago-k antolatuta Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza katean parte hartzera deitu ditu herritarrak. “Etorkizun demokratiko, justu eta duina eraikitzeko bidean, ezinbesteko mugarria izango da ekainaren 10a“.
Adierazpen bateratua egiteko, Udalbatza osatzen duten zinegotziek agerraldia egin dute gaur [maiatzak 31], Markina-Xemeingo Goiko Portalean.
Ondokoa da aho batez onartu eta agerraldian irakurri duten adierazpena:
“Euskal Herritarrok gure etorkizun politikoa libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea dugu. Eskubide hori gauzatu dezagun, lan egiteko konpromiso irmoa adierazi nahi dugu Markina-Xemeingo Udala osatzen dugun hautetsiok.Etorkizuna gure esku izango den aro berria zabaldu nahi dugu. Orain arteko ezintasun eta mugak kultura demokratiko eta erabakitzeko gaitasun bihurtu nahi ditugu. Aro berri horretan, egun indarrean dagoen marko juridiko-politikoak ezartzen dizkigun mugak gainditu behar ditugu, burujabetzaren bidean tresnak behar ditugu gure etorkizuna elkarrekin eraikitzeko. Egoera horren aurrean, erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarriak inoizko babesik handiena izan behar du. Epe luzerako bizikidetza bermatzeko, ezinbesteko baldintza baita gure etorkizuna hemen eta guk erabakitzea. Euskal Herrian eta euskal herritarrok.Etorkizun demokratiko, justu eta duina eraikitzeko bidean, ezinbesteko mugarria izango da ekainaren 10a. Horregatik, Markina-Xemeingo hautetsiok ekainaren 10eko giza katean parte hartzera dei egiten dugu. Euskal Herritarron erabakitzeko eskubidearen alde. Etorkizuna dugulako irabazteko. Ekainaren 10ean guk ere eskua emango diogu elkarri“.
HONEKIN LOTUTA: Giza katerako izena emateko AZKEN EGUNA (ordutegiak, herriz herri)
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.