Urkiola 52 aldiz igota, Everesting hirukoitza egin du Aitor Antxustegik
Berriatuarrak 44 ordu eta 30 minutu behar izan ditu proba amaitzeko. Gakoa erritmoa mantentzea dela esan du. Jendea horrelako ekintzak egitera animatu nahi duAitor Antxustegi berriatuarra joan den asteko barikuan 04:00etan puntuan hasi zen bizikletagaz...
Berriatuarrak 44 ordu eta 30 minutu behar izan ditu proba amaitzeko. Gakoa erritmoa mantentzea dela esan du. Jendea horrelako ekintzak egitera animatu nahi du
Aitor Antxustegi berriatuarra joan den asteko barikuan 04:00etan puntuan hasi zen bizikletagaz Urkiola igotzen, eta domekan 00:30ean amaitu zuen proba. Guztira 52 aldiz igo zuen Urkiola (26.544 kilometroko desnibela). Hala, 44 ordu eta 30 minutuan Everesting hirukoitza deritzon proba egitea lortu du Antxustegik.Ateri hasi zuen proba, baina pare bat ordura euria hasi zen egiten. «Lehenengo gau horretan euri asko egin zuen, eta hori izan zen txarrena». Hain egin zuen euri asko ze, beheraka zihoan bakoitzean goraka hasteko desiatzen zuela.
Antxustegik proba egiten zu- en bitartean, laguntzaileak ere eduki zituen. «Lehenengo egunean gehienak autoz joan ziren. Zapatuan, ostera, bizikletagaz ere etorri ziren». Laguntzaileetako batek zazpi aldiz igo zuen Urkiola.
Orain arte Everestingak edo Everesting bikoitzak egin izan ditu Antxustegik. Oraingoan, baina, hirukoitza egin ahal zuela ikusita, animatu egin zen. «Zailena eta garrantzitsuena indarra mantentzea da. Ez da bizkor joan behar, ez eta ere astiroegi. Erritmoa mantendu behar da». Konstantzia hori lortzeko, norbere burua ezagutu behar dela dio. «Astiro joanda gorputzak ez du horrenbeste sufritzen. Hori bai, ordu asko direnez, gorputz guztia mintzen da. Baina izterrek-eta ez dute askorik sufritzen.
Erronka eginda, hurrengo baten beste horrelako erronka bat egiteko ere prest dagoela dio. «Momentuz lagunarteko martxa batzuk egingo ditut, eta, gero, ikusiko dugu. Horrelakoak ezin dira astero egin. Nik nahi dudana da beste batzuk ere horrelakoak egitera animatzea».