Giza kateari atxikimendua erakutsi diote
Gure Esku Dago-ren giza katea babestu dute Markina-Xemeingo udal hautetsiek. Horretarako, jendaurreko agerraldia egin zuten atzo arratsaldean, Goiko Portalean. Markina-Xemeingo udalbatza osatzen duten bi alderdiek (EH Bildu eta EAJ) adierazpen bateratu...

Gure Esku Dago-ren giza katea babestu dute Markina-Xemeingo udal hautetsiek. Horretarako, jendaurreko agerraldia egin zuten atzo arratsaldean, Goiko Portalean. Markina-Xemeingo udalbatza osatzen duten bi alderdiek (EH Bildu eta EAJ) adierazpen bateratua kaleratu dute, markina-xemeindarrak giza katean parte hartzera deituz. Etorkizun demokratiko, justu eta duina eraikitzeko bidean, ekainaren 10a ezinbesteko mugarria izango dela esan dute. «Etorkizuna dugulako irabazteko. Ekainaren 10ean guk ere eskua emango diogu elkarri».