Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ilusioz beteta hasi du bidea Lekeitioko Kilin Kala Abesbatzak

Eider Mugartegi
Lekeitio
2018/06/01
Lekeitio herri kantari bat denik ezin da ukatu. Bertako kanta zaharrak Euskal Herri osoan dira ezagunak. Zeinek ez ditu abestu noiz edo noiz Tragola, Lau aeroplano edo Anteron Txamarrotia kanta entzutetsuak. Kuadrillan, familian zein jai giroan abestea maite izan dute lekeitiarrek belaunaldiz belaunaldi. Abesbatza indartsu bat ere eduki zuten herrian Itsas Soinua izenekoa, baina 25 urte inguru badira desagertu zenetik, eta Elizako abesbatzak eta Eguzkilore jubilatuen abesbatzak pauso batzuk eman badituzte ere, herriko abesbatza baten ahots ozena apalduta egon da urteetan.
Kilin Kala Abesbatza udaletxe aurreko eskaileratan abesten Oihana Etxaberen zuzendaritzapean. Argazkia: Musikaia Musika Eskola

Kilin Kala Abesbatza udaletxe aurreko eskaileratan abesten Oihana Etxaberen zuzendaritzapean. Argazkia: Musikaia Musika Eskola

Orain dela bi urte, baina, berpiztu zen grina. Alde batetik, euskal kostaldeko herrietako kantuak bildu, grabatu eta argitaratu nahirik BAGA Itsas Ertzeko Euskal Doinuak proiektua jarri zuen abian Axular Arizmendi mutrikuarrak. Lekeitio, Ondarroa, Mutriku eta Debako abesbatzen parte hartzeagaz grabatu nahi zuen diskoa, eta eurengana jo zuen. Lekeition ere jo zituen ateak Arizmendik, Musikaia musika eskolan, hain zuzen ere, eta eskolako ikasle eta ingurukoen artean zabaldu zuten kanturako proposamena. Bestalde, Musikaia musika eskola sortu zutenean udalerrian korurik ez zegoela nabaritu zuten zuzendariek. Horrela, umeen abesbatza bat sortu nahirik, hamar bat ume elkartu eta abesbatza osatzen eta handitzen hasi ziren. Umeen abesbatza horregaz, elizan abesten duen taldeagaz eta gurasoekin 40 laguneko taldea osatu eta herritar modura parte hartu zuten Arizmendiren proiektuan. Helduentzako aukera. Hazia ereinda zegoen jada, eta kantatzea barruan daroen herritarrek gutxi hori behar izan zuten helduen abesbatza bat loratzen ikusi nahi izateko. Kanturako egarria asetzen laguntzeko Oihana Etxabe Musikaia Musika Eskolako zuzendariaren laguntza eduki dute. Eta indartsu, gogotsu eta ilusio ikaragarriagaz abian da Lekeitioko Kilin Kala Abesbatza.
Gabon kontzertuaren ostean jende gehiago animatu zen; 99 kantari dira egun
Iazko urrian batzar batera deitu eta 80 kantari bildu ziren berehala. Plazaratu zuten lehen kontzertua Gabon kontzertua izan zen, bi kanta kantatu zituzten eliz bete jenderen aurrean, eta Gabonen ostean jende gehiago agertzen hasi zen entseguetara parte hartzeko gogoz. Bata eta bestea batuz, 99 laguneko taldea dira egun. Gabon kontzertuaren ostean, musika eskolak antolatutako ekimenetan parte hartzea du asmo Kilin Kala Abesbatzak. Horrela, ekainaren 18tik 22ra ospatuko duten Musika Astean parte hartuko dute. Tartean, baina, izan dute beste emanaldi bat ere, Gure Esku Dago-k maiatzaren 6an Lekeition egin zuen ekitaldian. Aitzakia horregaz bi kanta prestatu zituzten, eta udaletxeko eskailerak izan zituzten bigarren agertoki.
Argazkia: Musikaia Musika Eskola

Argazkia: Musikaia Musika Eskola

Gogotsu eta inplikazio handiagaz ari dira kantak ikasten. Momentu honetan bi tokitan entsegatzen ari dira. Izan ere, musika eskola zatituta dago momentu honetan; batzuek eskola publikoan entseatzen dute, eta besteek Nautikan. Azken horretan batzen hasi zen Kilin Kala Abesbatza ere, beste koruak ere han batzen ziren eta. Baina Nautikan erabiltzen duten gelaren edukiera 60 lagunekoa da, txikiegia hori jende guztia hartzeko. Hala, Gaztegunean ere entsegatzen dabiltza zapaturo. Izan ere, Musikaia musika eskolaren asmoa datorren urtean Gaztegunera igarotzea da, eta tartean bertan batzea erabaki dute Kilin Kalako kantari eta zuzendariak. Alde batetik, ahotseka banatuta entsegatzen dute Nautikan, soprano eta kontraltoek batetik, eta tenore eta bajuek bestetik. Denak elkartzen dira gero Gaztegunean. Datorren urtean entsegu guztiak Gaztegunean egingo dituzte; prestaketak egiten hasi dira jada aldaketarako.
Denak daude gustura; probatzera animatu zen jendeak jarraitu egin du
Denak daude gustura. Probatzera animatu zen jendeak jarraitu egin du, eta adin guztietako taldea osatu dute, anitza. Giro on-ona daukate, eta askorentzat aisialdi momentu bat ere bihurtu da, ikasi bai, baina egunerokotasunetik irten eta ondo pasatzeko aukera galduezina. Hizkuntzak ere ez dira izan oztopo, ingelesez abestu zuten kanta bat Gabonetan, eta orain abesti frantsez bategaz harritu nahi dute publikoa. Hasiberriak izanik, gauza asko dituzte lantzeko, baina euren buruan sinesten hasi dira. Hala, soberan daukaten lan egiteko gogo, borondate on eta ilusioagaz, urteak aurrera joan ahala euren kontzertuak egitea da Kilin Kalaren asmoa. Horretarako errepertorioa osatzen ari dira. Lekeition kanturako asetu gabeko egarria bazegoen, jada ase da. Egun, lau abesbatza ari dira kantuan Oihana Etxaberen gidaritzapean: Koral Txiki, Koral Gazte, Korala eta Kilin Kala; laurak jendetsuak. Koral Txikin (7-9 urte bitartekoak) 40 abeslaritik gora daude, Koral Gazten (9-12 urte bitartekoak) 35 eta Koralean (13 urtetik gorakoak) 20 neska. Kilin Kalak 25 urtetik gorako kantariak batzen ditu, 79 urte ditu zaharrenak, eta 25 inguru gazteenak. Horrela, bizitza luzea eman diote abesbatzaren munduari. Umetatik hasi eta nagusira arte abesbatza batean abesteko aukera daukate lekeitiarrek orain.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.