Zapatuan [ekainak 2] hasiko da Cabanillasen
nesken lehenengo Xistera Zirkuitua. Zapatuan 16:00etan ekingo diote jardunaldiari, eta saioa 19:00 inguruan amaitzea aurreikusten dute. Lehenengo hiru kiniela jokatuko dituzte neskek, eta ondoren zirkuituko norgehiagoka bat.
![Emakume pilotaria](http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2018/06/Emakume-pilotaria.jpg)
Domekan [ekainak 3] jarrituko dute txapelketagaz. 10:00etan hasi eta 13:00 inguruak arte ikusi ahal izango da emakumezkoen zesta punta Cabanillaseko pilotalekuan. Lehenengo ,hiru kiniela jokatuko dituzte, eta ondoren bi partida.
Guztira
38 neskak parte hartuko dute lehen jardunaldian. Markina-Xemein, Berriatua, Hondarribia, Mutriku, Tolosa, Gasteiz, Ereño eta Cabanillasko pilotariak izango dira.
Xisterak jakitera eman duenez, jaialdiak ikusteko ez da sarrerarik ordaindu beharko.