Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

100 bat errugbilari gazte batu dira Mutrikuko II. Zubi memorialean

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2018/06/04
Mutriku Errugbi Eskolak antolatuta, II. Zubi memoriala jokatu zuten zapatuan [ekainak 2] 10, 12 eta 14 urtez azpiko 100 bat gaztetxok. Modu horretara herrian errugbia sustatu eta errugbi taldea sortu zuen Jesus Mari Zubikarai Azpiazu Zubi zenari omenaldia egin zioten beste urte batez. Mutrikuko gaztetxoekin batera Baztango eta Ordiziako errugbi taldeetako jokalariek parte hartu zuten topaketan, eta denek lagunarteko partiduak jokatu zituzten. Alde batetik, 10 urtez azpikoek jokatu zuten eta, bestetik, 12 eta 14 urtez azpikoek, nahastuta.
Marea Urdinari babesa ematen. Argazkia: Mutrikuko Errugbi Eskola

Marea Urdinari babesa ematen. Argazkia: Mutrikuko Errugbi Eskola

Oro har, giro polita egon zen topaketetan, eta partiduak amaitzean, oroigarriak banatu zizkieten talde gonbidatuetako arduradunei. “Zubiren emazteari ere egurrez egindako oroigarri berezia eman genion”. Oroigarri banaketa egin eta gero, talde argazkia ere atera zuten San Migel zelaian, Marea Urdina itsas lasterketari euren babesa emanaz. Ostean, hirugarren denbora deritzona egon zuten Merkatu Plazan. 262 lagun. Eguenean [ekainak 7], berriz, ikastetxeen arteko topaketak egingo dituzte Mutrikuko San Migel futbol zelaian, 09:30ean hasita. Bertan Mutrikuko Goizeko Izarra (77 lagun), Mutrikuko San Miguel (43 lagun), Ondarroako Zaldupe (84 lagun) eta Debako Luzaro (58) ikastetxeetako LH 5 eta 6ko ikasleek parte hartuko dute. Guztira, 262 lagun batuko dira. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, rugby tug deritzon erara jokatuko dituzte partiduak. “Kontakturik gabeko partiduak jokatuko ditugu. Taldeak gainera, ikastetxeak eta mailak nahastuta sortuko dira”. Zelaia lautan banatuko dute, eta partidu motzak jokatuko dituzte; 12 bat minutukoak. 12:00ak bueltan, azkenik, hirugarren denbora ospatuko dute futbol zelaian bertan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.