Bizkaiko Jabekuntza Eskola Sareko Topaketa egin zen zapatuan [ekainak 2] Ondarroan. Aurtengoa
hamaikagarren topaketa izan da eta bertan Ondarroa, Ermua eta Basauriko jabekuntza eskoletako ikasleak batu dira, ikasturteari amaiera emateko. Topaketen antolatzaileek nabarmendu dutenez, topaketak oso aberasgarriak izan dira. “Parte hartu zutenak oso gustura ikusi genituen. Eta beste emakumeen etxeetakoekin gure hausnarketak elkarbanatzeko aukera ederra izan genuen”.
Topaketan parte hartu zutenak
Zurrumurru matxistarik ez ekimena lantzen aritu dira ikasturtean, eta gai hori ardatz hartuta,
besteen esperientziak ezagutu eta eztabaidatzeko aukera izan zuten Kofradia Zaharrean. “Jende askok parte hartu du egitasmoan, eta hori jokoen bitartez edo prestatu dugun bideoaren bidez erakustera eman genuen”.
Topaketetan parte hartu zuten ikasleak, Zurrumurru matxisten aurkako dantza egiten, Alamedan. Argazkia: Etxelila
Eguerdian, berriz, Zurrumurru matxistaren kontrako
kale ekintza egin zuten. Etxelilatik Plaza Musikara eta handik hondartzaraino joan ziren, eta hainbat ekintza egin zituzten. Tartean, geldialdia egin zuten Alamedan, eta Zurrumurru matxistaren aurkako dantza plazaratu zuten, besteak beste. Topaketak bazkariagaz amaitu zituzten.
Topaketen arduranek, bestalde, zurrumurru matxistei buruz lanean jarraitu behar dela azpimarratu dute. Eta ikasturtea amaitu bada ere, egitasmoa
jaietara begira luzatzea erabaki dute, “jaietan ere zurrumurru matxistei aurre egiteko”.