Bilbo Zaharra euskaltegikoek Klasikoen Irakurraldi Jarraitua antolatu dute hamaikagarrenez, eta ekitaldian Txomin Agirre idazle eta apaiz ondarrutarrenĀ l
iburu ospetsuari egingo diote gorazarre. Irakurketa jarraitua eguenean [ekainak 7] egingo da Bilboko Arriaga Antzokian.
Antolatzaileek azaldu dutenez, “bizkaieraren garrantzia azpimarratuz eta Euskaltzaindiaren eta euskara batuaren urteurrenak ospatuz” aukeratu dute Kresala aurtengo literatura eta euskara batzen dituen egitasmorako. “Klasikoa delako, bizkaieraz dagoelako, eleberri kostunbristaren ezaugarriak dituelako, erlijiotasun transzendente bat garatzen duelako, naturaz gaindiko indarren apologia egiten duelako eta irakurtzeko irrika sortzen duelako”.
Kresala-ren irakurketa publiko jarraitua 08:00etan hasi eta 20:00etan amaituko da, eta 1906ko eleberri klasikoaren irakurketak irauten duen tartean hainbat irakurle txandakatuko dira.
400 lagun baino gehiagok etenik barik irakurriko dute bizkaieraz idatzitako liburua, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, Kirmen Uribek irakurriko ditu liburuaren lehenengo lerroak. Ostean, euskal jendarteko arlo guztietako kideek irakurriko dituzte pasarteak jendartean.