Ehunka lagun, pentsio duinen eske
Astelehenero Euskal Herriko udalerri askotan egin ohi duten moduan, hileko lehenengo barikuetan elkartzen dira aulestiarrak. Joan den astean plazan batu ziren euren eskubideak defendatu eta pentsio duinak aldarrikatzeko. Jakitera eman dutenez, azken hi...

Astelehenero Euskal Herriko udalerri askotan egin ohi duten moduan, hileko lehenengo barikuetan elkartzen dira aulestiarrak. Joan den astean plazan batu ziren euren eskubideak defendatu eta pentsio duinak aldarrikatzeko. Jakitera eman dutenez, azken hitzordu horretan 105 lagun batu ziren. Egoerak bere horretan jarraitzen duen bitartean, plazan batzen jarraituko dutela adierazi dute.