Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua Ekoetxea Urdaibain batzartu da
Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatu zen atzo. Eusko Jaurlaritzak ingurumena zaintzeko eta babesteko sei programa jarriko ditu martxan; jarrera sendoagoa bilatuko duteIngurumenaren Nazioarteko Eguna ospatu zen atzo, eta, horren harira, beste urte bat...
Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatu zen atzo. Eusko Jaurlaritzak ingurumena zaintzeko eta babesteko sei programa jarriko ditu martxan; jarrera sendoagoa bilatuko dute
Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatu zen atzo, eta, horren harira, beste urte batez, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua bildu zen Urdaibaiko biosferaren erdigunean, hain zuzen, Busturian kokatuta dagoen Ekoetxea Urdaibain.Iñigo Urkullu lehendakaria 09:30ean ailegatu zen Ekoetxeara. Gobernu Kontseiluari hasiera eman aurretik, Ingurumen Hezkuntzarako ikasleentzat prestatutako tailer berriak bisitatu zituzten.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Iñaki Arriola Ingurumen sailburuak eman zuten ondoren, batzarrean hartutako erabakien berri. Arriolak adierazi zuenez, Gobernu Kontseiluak ingurumena zaindu eta babesteko sei programa sustatuko ditu: «Gaur Ingurumenaren Nazioarteko Eguna da, gure ingurumena zaintzearen garrantziaz kontzientzatzeko eguna». Jaurlaritzak egun berezi hori modu presentzial batean ospatu ez ezik, «jokaera eta konpromiso zehatzekin» egiten duela aldarrikatu zuen sailburuak. Hori dela eta, aipatutako programei baiezkoa eman dietela adierazi zuen; horien artean, Hezkuntza Sailagaz batera onetsi duten 2030 Euskal Herriko jasangarritasun hezkuntza estrategia aurkitzen da.
Kanpaina horren bitartez, «ingurumenagaz harremanak izateko modu berriek eskatzen dituzten sentsibilizazioa eta jarrera aldaketa abian jartzeko» as- moa daukate, eta hori lortzeko, ikastetxe eta unibertsitateetan jarrera hori «sendotzea» bilatuko dute.
Eskola jasangarriak
Lehendakariak, Arriolak eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Eskola Jasangarria ziurtagiriak eman zizkieten Eusko Jaurlaritzako Eskola Agenda 21 programan parte hartu duten 30 ikastetxe publiko eta itunduri. Ikastetxe horiek IRAES 21 jasangarritasunaren aldeko eskola sarean daude, eta sare horretan irakasleek, ikasleek, irakasle ez diren langileek eta familiek jasangarritasunerako hezkuntza bultzatzen dute batera. Guztiek auditoretza bat gainditu dute; berrikuntzaren, kalitatearen eta ingurumenarekiko konpromisoaren alde egin duten apustuagatik jaso dute saria.
Ikastetxe guztien izenean, bost ikaslek jaso zuten ziurtagiria, eta amaitzear dagoen ikasturtean jasangarritasunaren alde egin dituzten jarduerak azaldu zituzten. Topaketa horregaz amaitu zuten Bizkai, Araba eta Gipuzkoako ikastetxeetan irailean hasi zuten prozesua.