Ainara Mugartegi Solozabal atleta markina-xemeindarrak zapatuan [ekainak 9] Ciudad Realen (Gaztela-Mantxa, Espainia) lehiatuko den Federazioen arteko Espainiako Txapelketan parte hartuko du. Euskadiko Atletismo Federazioagaz parte hartuko du 18 urtez azpiko norgehiagokan Durango Kirol Taldeko atleta gazteak. 4×400 erreleboetan ariko da.
Marka onak lortzen ari da Ainara Mugartegi. Joan den zapatuan [ekainak 2] Durangon lehiatu zen Euskadiko Txapelketa Absolutuan bere urteko marka hobetzea lortu zuen 400 metro hesietan. Bigarren egin zuen 1.02.58 denbora osatuta, iaz lortutako bere markarik onenetik oso gertu (01.01.99). Hesietan, bestalde, 01.04.60 egin zuen eta 57.31 ondoren 400 metro leunetan.
Sarai Larrinaga eta Ainara Mugartegi Etxebarriko eta Markina-Xemeingo atleta gazteak. Argazkia: Durango Kirol Taldea
Bestalde, Avilesen (Asturias) ekainaren 16 eta 17an lehiatuko den 16 urtez azpikoetako Espainiako Txapelketara joango da
Sarai Larrinaga Lejardi Etxebarriko kirolaria. Markina-Xemeingo Atletismo Taldean aridu den eta orain Durango Kirol Taldeak fitxatu duen kirolari gaztea aukeratu du Euskadiko Selekzioak proba garrantzitsu horretara joateko. Pisu jaurtiketan parte hartuko du atleta etxebarritarrak.