Astelehenera arte eman daiteke izena Plazagain Ludotekan
Haur Hezkuntzan dabiltzan ikasleei zuzenduta, ludoteka zerbitzua eskainiko du beste urte batez Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolak.2012, 2013 eta 2014an jaiotako haurrei zuzenduta egongo da udaldiko aisialdi eskaintza, ekainaren 25etik uztailaren 27r...
2012, 2013 eta 2014an jaiotako haurrei zuzenduta egongo da udaldiko aisialdi eskaintza, ekainaren 25etik uztailaren 27ra, eta kanpoko ekintzez gozatzeko aukera emango die umeei. Plazagain ludoteka zerbitzua udal ludoteka lokalean eskainiko da (Bixikaneko lokalean), 10:00etatik 13:30era.
Guztia antolatzeko, gurasoentzako informazio batzarra egingo da hilaren 22an, 18:00etan, udal ludotekan. Izena emateko, 94-683 14 16 telefonora deitu behar da ekainaren 11 baino lehen.