Lekeitioko hiru ikastetxeetako ikasleek
Agenda 21 ekimenaren baitan ikasturte honetan natura zaintzeko egin dituzten ekintzak azaldu dizkiote Koldo Goitia Lekeitioko alkateari. Natura gehiago zaintzeko helburuagaz, eskola, ikastola eta institutuko ikasleek hainbat proposamen egin dizkiote udalari, eta udalak, ahal den heinean, proposamen hauek betetzen joateko konpromisoa hartu du.
Lekeitioko ikasleak udaletxean, Agenda 21 ekimenaren aurkezpena egiten. Argazkia: Lekeitioko Udala
Herrian
kotxerik gabeko espazioak egokitzea,
zuhaixka eta landare berriak landatzea edota
hondakinen birziklatzea bultzatzea izan ziren ikasleek aurkeztutako eskaera batzuk aurreko urteetan egindako harreretan.