Zapatuan [ekainak 9] inauguratuko dute
Euskal zizelkariak Donibane Lohizunen erakusketa, Donibane Lohizunen, eta artista berriatuarrak Euskal Herriko beste artista batzuekin batera parte hartuko du. Zehatz esateko, Lertxundik bere artelan batzuk erakutsiko ditu erakusketan. Erakusketa
ekainaren 10etik abuztuaren 19ra arte egongo da ikusgai Donibane Lohizuneko Ducontenea eta La Rotonde izeneko eraikinetan.
Lertxundigaz batera, ondoko eskultoreek ere parte hartuko dute: Edouard Solorzano, Rikardo Ugarte, Juan Gorriti, Zigor, Jose Ramon Anda, Aitor de Mendizabal, Jose Zugasti, Iñaki Ruiz de Eguino, Vicente eta Fernando Roscubas, Koldobika Jauregi, Iñaki Olazabal, Dora Salazar, Marijose Recalde eta Koko Rico.
Esan dutenez, hiriko 15 saltokik ere erakutsiko dituzte artelanak, bakoitzak artista baten artelan bat, eta guztien artean ibilbide artistiko bat eratuko dute hirian barrena.