Eskola Bide jasangarri eta seguruaren aldeko astea egingo dute
Datorren astean, ekainaren 11tik 15era bitartean, Eskola Bidearen Astea egingo dute Gernika-Lumon. Egun horietan, Eskola Bide jasangarri, seguru eta autonomoaren alde egingo dute.Hori burutzeko beharrezkoa izan da aurton ere guraso, ikastetxe, osasun s...
Hori burutzeko beharrezkoa izan da aurton ere guraso, ikastetxe, osasun sare eta udalaren arteko elkarlana eta koordinazioa.
Orain arte ikusitakoagaz antolatzaileek uste dute horrelako ekimenak egitean, «Eskola Bidearen erabilerak gora» egiten duela. Hala eta ere, gerora jendea «lasaitu» egiten dela esan dute, eta Eskola Bidearen erabilera murriztu egiten dela.
Hala, Eskola Bidea asterako, bost eskaera egin dituzte antolatzaileek. Lehenengoa autoa etxean uztea eta oinez edo beste ibilgailuen bidez eskolara joatea izan da. Baita eskolara autoan joatea beharrezkoa denean, ikastetxe ataria errespetatzea ere. Gainera, antolatzaileek, etxeko txikiak eskolara modu autonomoan joatera animatu nahi dituzte, eta horretarako bidelagunak aurkitzera bultzatu dituzte. Azkenik, gogoratu dute, «adituen arabera 7-8 urtetik aurrerako haurrak gai direla beraien kabuz eskolara oinez joateko».