Sortu zenetik, bost urteko bidea egin du Gure Esku Dago-k, eta tarte horretan, hamaika ekintza egin ditu erabakitzeko eskubidea helburu hartuta. Domekan ere [ekainak 10] asmo beragaz aterako da kalera, eta berriro ere, giza katean elkartuko ditu han eta hemengo herritarrak. Lea-Artibai eta Mutriku ordezkaritza zabala izango da, behintzat, domekako hitzorduan.
2014an, Durango eta Iruñea lotu zituen GEDren giza kateak, eta aurten, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko ditu. Guztira, 201,9 kilometro osatu nahi dituzte, eta horretarako, 100.000 herritarren eskuak beharko dituzte; elkarri lotuta, zubiak eraikitzeko.
GED-k hainbat gomendio eman ditu giza katerako: Gure Esku Dagok hainbat gomendio eman ditu domekako Giza Katerako. Esaterako, nor bere metrora garaiz ailegatzeko eta antolakuntzakoei kasu egiteko eskatu du. Era berean, segurtasun arauak errespetatzeko eskatu die herritarrei; alegia, bide bazterrean egoteko eta ibilgailuen joan-etorriagaz arretaz ibiltzeko.
Halaber, edaria eta jatekoa eta babesteko materiala eramatea gomendatu du: eguzkitarako krema zein txapela edota aterkia. Behar duenak, gainera, aulkitxoa eramatea ere ondo legokela adierazi du. Haurrak dituzten gurasoentzako gomendioa ere luzatu du: umeei telefono zenbakia idaztea.
Gainera, leku batean zein bestean, ingurua zaintzeko eskatu du herri dinamikak: zaborrak batzea eta nork berea eramatea. Bestalde, auto gidariei gogoratu diete giza katea bukatzerakoan, autobusek izango dutela lehentasuna, eta 13:00ak arte autoak ezingo direla mugitu.
Markina-Xemeingo jaia. Giza katea bukatuta ere, jai giroan jarraituko dute aulestiarrekin, Markina-Xemeinen. Izan ere, 14:00etan, batukada hotsa izango da kalean, eta 16:00etan, umeen jolasak hasiko dituzte. 17:00etan, herrien arteko herri kirolak izango dira aukeran, zelaian. Bukatzeko, 18:00etan, EinGO taldeagaz erromerian bilduko dira.
AUTOBUSAK ETA SARETZEAK:
Ondarroa: 76-77. kilometroak [Ermua eta Mallabia artean (76) eta Mallabian (77)]. 600 saretu: 09:00etan irteera, portutik (9 autobus)
Amoroto, Gizaburuaga, Ziortza-Bolibar, Aulesti eta Munitibar: 78. kilometroa (Mallabia). Munitibarren 63 saretu, eta Aulestin 222. Autobusak 09:00etan aterako dira Aulestitik (4 autobus).
Markina-Xemein: 79. kilometroa (Zaldibar). 480 saretu: 09:20ak aldera aterako dira autobusak (8 autobus handi eta txiki bat)
Etxebarria, Ispaster eta Berriatua: 80. kilometroa (Zaldibar eta Berriz artean). Berriatuan 157 saretu: 08:45ean aterako da autobusa, autobus geltokitik (3 autobus).
Lekeitio: 168 eta 169. kilometroak [Mendexa+Lekeitio (Zuia eta Zigoitia artean)]
Mendexa: 168. kilometroa, Lekeitiogaz batera (Zuia eta Zigoitia artean)
Mutriku: 53 eta 54. kilometroak (Deba eta Mutriku artean, Mendaroko noranzkoan). 600 saretu: autobusak ordu ezberdinetan aterako dira, goiko biribilgunetik. Azken autobusa 10:45ean.
2014ko giza kateko BIDEOA:
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.