Mugartegi eta Larrinaga Espainiako Txapelketetara joango dira
Ainara Mugartegi Solozabal atleta markina-xemeindarrak Ciudad Realen (Gaztela-Mantxa, Espainia) lehiatuko den Federazioen arteko Espainiako Txapelke- tan parte hartuko du bihar. Euskadiko Selekzioak aukeratu du Durango Kirol Taldeko atleta gaztea 18 ur...
Marka onak lortzen ari da Ainara Mugartegi denboraldi honetan ere. Joan den zapatuan Durangon lehiatu zen Euskadiko Txapelketa Absolutuan bere urteko marka hobetzea lortu zuen 400 metro hesietan. Bigarren egin zuen 1.02.58 denbora osatuta, iaz lortutako bere markarik onenetik oso gertu (01.01.99). Durango Kirol Taldekoek jakitera eman dutenez, aurretik 01.04.60 egin zuen hesietan eta 57.31 ondoren 400 metro leunetan.
Pisuan
Espainiako Txapelketara joango da bai eta ere Sarai Larrinaga Lejardi Etxebarriko kirolaria. Avilesen (Asturias) ekainaren 16 eta 17an lehiatuko den 16 urtez azpikoetako norgehiagokan parte hartuko du Markina-Xemeingo Atletismo Taldean aridu den eta orain Durango Kirol Taldeak fitxatu duen kirolari gazteak. Euskadiko Selekzioak aukeratu du Larrinaga proba garrantzitsu horretara joateko. Pisu jaurtiketan parte hartuko du atleta etxebarritarrak.