Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Patzuergoko langileek adostutako EPEa proposatu nahi dute lana bermatzeko

Asanbladan bilduta eta sindikatuen proposamenari jarraituz, adostutako EPEa aurkeztuko diete patzuergoko arduradunei. Langileen aldi baterako kontratuen kontsolidazioa lortu nahi duteBusturialdeko Ur Patzuergoa (BUP) Bilbao Bizkaiaren (BBUP) barruan in...

Ane Maruri Aransolo
Lea-Artibai eta Mutriku
2018/06/08

Asanbladan bilduta eta sindikatuen proposamenari jarraituz, adostutako EPEa aurkeztuko diete patzuergoko arduradunei. Langileen aldi baterako kontratuen kontsolidazioa lortu nahi dute

Busturialdeko Ur Patzuergoa (BUP) Bilbao Bizkaiaren (BBUP) barruan integratzeko izapideen hasiera izan daitekeelako, langileen bateratasuna bilatu dute LAB eta ELA sindikatuek Busturialdeko Ur Patzuergoko beharginekin. Asanblada bateratuan, Busturialdeko Ur Patzuergoko langileen aldi baterako lan kontratuen kontsolidaziorako EPEa proposatu zieten sindikatuek, eta langileek proposamena babestu zuten; ez da EPE normala, adostutakoa baizik.

Bilboko patzuergoan integratzeko aukeraren aurrean, eta langileen bateratasuna lortuta, adostutako EPEaren proposamena plazaratuko diete sindikatuko bozeramaileek patzuergoko arduradunei eta politikoei. Hala, baina, langileen proposamena «bazter» dezaketela badakite.

«Albisteak ikusita, arinago edo beranduago Busturialdeko Ur Patzuergoa Bilbao Bizkaiaren barruan integratuko da; guri inork ezer esan ez arren, gauzak nola dauden ikusita, hori gerta daitekeela uste dugu», adierazi zuten asanbladan. Hori horrela, eta «geldi ez egoteko» helburuagaz, langileen aldi baterako lan kontratuen kontsolidazioa eskatu nahi dute. Izan ere, «Busturialdean kontratu fijoak dituzten bederatzi langile besterik ez daude». Integrazioa burutzen bada, beraz, eta langileek EPEa eginda badaukate, eskualdeko ur patzuergoko langileen tinkotasuna bermatuko litzateke; Bilbora joan behar izanez gero, integrazioa modu egokian gertatuz.

EPEa burutzeko «momentu egokiena oraingoa» dela adierazi zuten sindikatuetako ordezkariek, adostutako EPEaren notaren %45 esperientzian oinarritutakoa izateko aukera baitute orain legearen arabera; langile bakoitzak oposatutako postu horretan duen esperientzian kontatuko litzateke.

Horrela, Busturialdeko langileentzat beraien postua mantentzea «errazagoa» izango litzatekeela argudiatu zuten batzarrean. Busturialdean EPEa ez egitea erabakiz gero, «Bilboko oposaketa zailagoa izango da, ez baita adostutako punturik egongo».

Eredu publikoaren alde.

Busturialdeko Ur Patzuergoak herritarrekiko hurbila eta erabat publikoa den zerbitzua ordezkatzen duela esan zuten, eta Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoak ez duela hori bermatzen salatu zuten.

Horregatik, eta «langileen eskubideak defendatzeko», lanpostu horien amortizazio edo pribatizazioa ez dutela onartzen jakinarazi dute. «Kudeaketa eredu honen alde egiten dugulako, ez gaude ados integrazioagaz».

Hala ere, EPEaren aukera landu beharra ikusi dute sindikatuek, beraiek defendatzen ez duten integrazioaren aurrean negoziaketa bultzatzeko eta lan- gileek beraien postuak bermatzeko asmoagaz.

EPEaz ez ezik, kalera begirako ekintzak egitea «beharrezkoa» zela hausnartu zuten asanbladan. Langileen bide bera adierazten duten ekintzak egin nahi dituzte, jendea mugitzeko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.