Gernika Jai Alairi
3 eta 0 irabazita Bizkaiko Herriarteko txapelduna da Markina-Xemeingo Zesta-punta Taldea. Kadete, gazte eta nagusien mailetan nagusitu ziren Markina-Xemeingo eskolako pilotariak joko ona erakutsita.
Finalista guztiak entrenatzaile eta arduradunekin. Argazkia: Markina-Xemeingo Zesta-Punta Eskola
30 eta 17 irabazi zuten kadete mailan
Atainek eta Arakisek. Erraz ibili ziren markina-xemeindarrak eta Gorka eta Oier Gernika Jai Alaiko pilotariei ez zieten aukera gehiegirik utzi.
Gazte mailan 35 eta 24 nagusitu ziren
Alex eta Danel. “Guk gure jokoa egin genuen, gernikarrek ostera, ohi dutena baino gehiago huts egin zuten “, azaldu du Santi Olabe Markina-Xemeingo Zesta-punta Eskolako entrenatzaileak. Pilotakada bat ere egon zela jakitera eman du Olabek gainera. “Buruan, belarri inguruan pilotakada eman zioten Arratibeli eta partidua amaituta ospitalera eraman behar izan zuten”.
Markina-Xemeingo Zesta-Punta Eskolako lehendakaria, entrenatzailea eta pilotariak. Argazkia: Markina-Xemeingo Zesta-Punta Eskola
Nagusian azken partida ere emaitza beragaz amaitu zen; Markina-Xemeingo taldeko
Gaizkak eta Ibarluzeak 35-24 irabazi zieten Leke eta Manziri. “Bikote biak polito aritu ziren, baina oraingoan, Markina-Xemeingoak izan ziren gehiago”.
Nahiko jende batu zen Markina-Xemeingo Uni frontoian partiduak ikusteko eta tanto politekin gozatzeko aukera eduki zuten zesta-punta zaleek.