Bizkaiko Herriarteko Txapelketako finalera ailegatzeko beste pauso bat eman du asteburuan Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeak. Barikuan [ekainak 8] Zeanuriren kontra jokatu zuen finalaurrekoaren joaneko jarduna
2-1 irabazi, eta aurretik jarri da taldea.
Kadete mailan 22 eta 2 galdu zuten
Ibarloza II eta Etxabek, gazte mailan 22 eta 6 irabazi zuten
Agirreamalloak eta Malaxetxebarriak, eta nagusietan ere 22 eta 17 nagusitu ziren
Albizu eta Ibarloza.
Orain, bueltako partidak jokatu beharko dituzte finalera heltzeko, eta Pello Urionabarrenetxea taldearen entrenatzaileak oraindik lehia estu dagoela badio ere, indar guztiak jarriko dituzte aurrera egiteko.”Pilotariek Zeanurin egindako papera errepikatzen badute aurrera egin ahalko genuke. Baina, aukerak pareko daude oraindik”.
Hitzordu garrantzitsua izango du, beraz, Markina-Xemeingo taldeak
zapatuan [ekainak 16] 20:00etan, Markina-Xemeingo
Uni frontoian, eta herritar guztiak herriko taldea animatzera deitu dituzte.