Paisaia Produktibo berriak izenpean Bilbao Bizkaia Architecture plataformak (BIA) egingo duen III. Urban Regeneration Forum jardunaldien baitako arkitekturari buruzko jardueretako bat ailegatuko da bihar [ekainak 13] Markina-Xemeinera. Izan ere, lehen aldiz, Bilbotik irten eta Bizkaiko zenbait udalerritara hedatuko dute egitasmoa, eta aukeratutako udalerrietako bat Markina-Xemein izango da.
Zurro, Quintana, Cañada, Iturbe, Acasuso eta Garcia BIA-ko eta erakundeetako ordezkariak III. Forumaren aurkezpenean. Argazkia:BIA
Hortaz, arkitekturaren mundu liluragarrira hurbildu ahal izango dira markina-xemeindarrak, herriko bertako berezitasun bat landuko duen hitzaldiren bidez.
Bertoko baliabidea: Markina-Xemeingo minerala izeneko hitzaldia eskainiko du 1
8:30ean, Uhagon kulturguneko erakusketa gelan,
Urtza Uriarte Otazua Bizkaiko EHAEO-COAVNeko arkitekt
oak.
Horrez gain
umeentzako tailerra ere emango dutela jakitera eman dute,
Natura-Ciudad-Naturaleza-Hiria Markinako Bekobenta Herri Eskolan.
Herrietatik igaro ondoren,
Bizkaiko hiriburuak hartuko du lekukotza zapatutik [ekainak 16] ekainaren 22ra arte. Biltzar zientifikoak nazioarteko adituak bilduko ditu Bizkaia Aretoan, ikasle eta arkitekto gazteei zuzendutako Ideien III. Nazioarteko lehiaketa deitu dute, eta egitarauaren baitan publiko guztiei zuzendutako ekimenak ere egongo dira: bisita gidatuak itsasontziz eta bizikletaz, familia osoari eskainitako tailerrak, helduentzako eta ume eta gazteentzako marrazki lehiaketak eta lau erakusketa.