Estevez eta Colborne nagusi, Emakumeen II. Berritxu Sarian
Kadete, junior, 23 urtez azpiko eta elite mailako emakumeen txirrindulari lasterketa ospatu zuten zapatu arratsaldean, Berriatuan. Kadeteetan lehia estua izan zen, hain estua ze, lehenengo bi postuak argitzeko epaileek argazkilarien argazkiak behar iza...
Maila horretan, Idoia Eraso (Nafarroa Ermitagaña) eta Adriana San Roman (Tricrazy Madrid) izan ziren bigarren eta hirugarren postuan geratu ziren txirrindulariak. Junior, 23 urtez azpiko eta elite mailan, ostera, Henrietta Colborne (Bizkaia Durango) izan zen irabazlea. Talde bereko Yessica Perez eta Dani Christmas bigarren eta hirugarren geratu ziren, hurrenez hurren.
Berriatuko lasterketa Euskaldun Torneoko proba izan denez, lehia horretako mailotak ere banatu zituzten. Horrela, kadeteen mailota Garazi Estevezek jaso zuen, Andree Basterrak (Moreaga) junior mailakoa, eta Cristina Martinezek (Bizkaia Durango Murias) elite mailakoa.