Zapatuan [ekainak 9] ospatu zen 32. Zarauzko Triatloia. Eta horretan parte hartu zuten
Lekeitioko Amandarri taldeko Haritz Garatek eta Joseba Iturraspek,
Markina-Xemeingo Alarabiko Zorion Kareaga eta Iker Lasuen Olabek, eta
Ondarroako Koaxi taldeko Ander Portu Azpirik eta Roque LarraƱaga Agirreoak. Garate bederatzigarren postuan helmugaratu zen, eta Kareaga hamargarren.
Triatletek
2.900 metro igerian, 78 kilometro bizikletan eta 21 kilometro korrikan egin behar izan zituzten. Garatek 4 ordu, 20 minutu eta 59 segundotan amaitu zuen proba, eta Kareagak 4 ordu, 25 minutu eta 6 segundotan. Lasuen 48. postuan sailkatu zen (04.44.39).
Beteranoen 1. kategorian,
Kareagak lehen postua eskuratu zuen. Beteranoen 2. kategorian, ostera,
Koaxiko LarraƱagak hirugarren egin zuen; sailkapen orokorrean 151. amaitu zuen (05.07.16). Amandarriko Iturraspe 48. sailkatu zen (04.40.45), eta Koaxiko Portu 447. postuan (05.55.54).
Kareaga, ezkerrean.
Zorion Kareaga, korrikan.
Haritz Garate