Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euripean, baina giro onean, jendetza elkartu da Oletan

Zapatutik astelehenera Pazko Jaiak ospatzeko elkartu dira Amorotoko Oleta auzoan, bertako zein inguruko bizilagunak. Berriatuarrek irabazi dute Mendexa eta Berritxu taldeen arteko herri kirol desafioa.Pazko jaiak ospatzeko aitzakian, amorotarrek zein i...

Aintzina Monasterio Maguregi
Amoroto
2018/06/13

Zapatutik astelehenera Pazko Jaiak ospatzeko elkartu dira Amorotoko Oleta auzoan, bertako zein inguruko bizilagunak. Berriatuarrek irabazi dute Mendexa eta Berritxu taldeen arteko herri kirol desafioa.

Pazko jaiak ospatzeko aitzakian, amorotarrek zein inguruko bizilagunek ez dute hutsik egin, eta batez ere zapatuan eta herenegun gauean jende asko hurreratu zen. Hain zuzen, horixe nabarmendu dute Oletako Jai Batzordeko kideek; euri asko eta jende asko batu dela jaietan: «Egon den eguraldirako, jende asko etorri da. Beste behin frogatu dugu eguraldi txarra eginda ere, jendeak beti erantzuten duela. Beraz, jaien balorazioa oso ona da».

Ohi legez, zapatu iluntzean tortilla txapelketaren aitzakian hasi ziren jai giroan murgiltzen. Hamar tortilla egin zituzten, eta baita gozo jan ere. Ondoren, Txapelpunk talde lekeitiarra igo zen oholtzara, Iñigito buru. Ondoren, Gozategikoek G Puntua azken diskoa aurkeztu zuten, eta azkenik, Txurru Gaztea-ko esatari ezagunagaz egunak argitu arte dantza egiteko aukera izan zuten gaupaseroenek.

Zapatu eguerdian, Amorotoko Arta Nagusi taldearen dantzez gozatu zuten meza ostean. Txikienetatik hasi, eta nagusienetara, askotariko dantzetan ze ondo moldatzen diren erakutsi zuten.

«Amorotoko etorkinen» bazkaria egon zen horren ostean; amorotarrekin ezkonduta dauden inguruko herrietan jaiotako 40 bat pertsona batu ziren, giro ederrean, kamiseta bereizgarri eta guzti.

Untza bakarreko aldea

Arratsaldean, berriz, Mendexa eta Berritxu taldeen arteko desafioa izan zuten. Talde bakoitzak 20 minutuko saioa egin zuen, belar bolagaz. Zeinek untza gehien lortu zen erronka, eta untza bakarreko aldeagaz Berritxu taldea nagusitu zen. 45 untza egin zituzten irabazleek.

Jarraian, asteburuko egonaldia, urdaiazpikoa eta ardo kaxa zozkatu zituzten. Lehen biak desafioa ikusten egon zirenei egokitu zitzaizkien, baina ardo kaxaren irabazlea ez da agertu. 2.304 zenbakia duenak hamabost eguneko epea du agertzeko (2.193 da ordezko zenbakia).

Astelehenean, berriz, goi-goitik agurtu zituzten jaiak. Haur eta gazteentzako jolasak ikustera jende asko hurbildu zen, eta Luhartz taldeak izan zuen Pazko jaiak borobiltzeko ohorea.

Kantuan eta dantzan primeran pasatu zuten, eta gizon eta emakumeen striptease-ean parte hartu zutenek ez zuten hutsik egin, erakustaldi bikaina emanez, bertan zeudenen artean barre algara itzelak sortuz.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.