Altsasuko gazteak aske uzteko deia egin dute
Altsasuko gazteak aske uzteko eskatu zuten atzo eskualdeotako herritarrek Gernika-Lumon eta Ondarroan argazkian burututako manifestazioetan. Ernaik deituta, Utzi bakean euskal gazteria, Altsasukoak aske! lelopean elkartu ziren herritarrak, eta Altsasun...

Altsasuko gazteak aske uzteko eskatu zuten atzo eskualdeotako herritarrek Gernika-Lumon eta Ondarroan argazkian burututako manifestazioetan. Ernaik deituta,
Utzi bakean euskal gazteria, Altsasukoak aske! lelopean elkartu ziren herritarrak, eta Altsasun gertatutakoa muntaia poliziala izan dela salatu zuten. Prozesu guztia «lotsagarria» izan dela esan zuten, eta gainera. arazoa politikoa denez, konponbideak ere politikoa izan behar duela adierazi zuten bertaratutakoek.