Euskal Telebistaren
Go!azen telesail ospetsuaren laugarren denboraldia grabatzen hasi dira gaur. Baina grabaketak egiten hasi aurretik, barikuan [ekainak 15],
Mugimenduan tinko denboraldi berriko atariko abestiaren bideoklipa grabatu zuten Lekeition.
Argazkia: EiTB
Iker Laurobak egin ditu
Mugimenduan tinko abestiaren musika eta hitzak. Aurreratu dutenez, abestiak ingurumena zaintzeko eta babesteko deia egiten du. Bideoklipa grabatzeko, barikuan Lekeition izan ziren
Go!azen-eko aktore batzuk bai eta Nerea Zendoia EiTBko haur edukien koordinatzailea, Jabi Elortegi telesailaren zuzendaria eta Unai Gangoiti Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen zuzendaria. Ondokoak izan ziren Lekeition egon ziren aktoreak: Miren Arrieta, Ainhoa Larrañaga, Aritz Mendiola, Asier Burguete, Oihan Moreno, Nerea Mazo, Beñat Iturbe, Iholdi Beristain, Maria Redondo eta Iker Villa.
Telesaila hain den ospetsua ze, abestiaren bideokliparen grabaketak hainbat eta hainbat ume eta gazte erakarri zituela Lekeition. Eguraldia lagun, telesaileko protagonistetako batzuk aurrez aurre ikusteko aukera eduki zuten denek.
Argazkia: EiTB
Hamahiru atal berri. Go!azen-eko arduradunek aurreratu dutenez, denboraldi berriko grabaketak Euskal Telebistak Donostiako Miramonen daukan egoitzan eta dekoratu naturaletan grabatuko dituzte. Hala, Donostian, Oiartzunen eta Azpeitian ere grabaketa saio batzuk egingo dituztela aurreratu dute. «45 egunetan grabatuko dugu laugarren denboraldia. Hortik aterako dira udazkenean ikusgai egongo diren hamahiru atal berriak».
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB