'Go!azen'-ek Lekeition grabatu du denboraldi berriko bideoklipa
Iker Laurobak egindako 'Mugimenduan tinko' izango da telesailaren denboraldiko atariko abestia. Lekeition egindako grabaketa saioak ume eta gazte asko erakarri dituEuskal Telebistaren Go!azen telesail ospetsuaren laugarren denboraldia grabatzen hasi zi...
Iker Laurobak egindako ‘Mugimenduan tinko’ izango da telesailaren denboraldiko atariko abestia. Lekeition egindako grabaketa saioak ume eta gazte asko erakarri ditu
Euskal Telebistaren Go!azen telesail ospetsuaren laugarren denboraldia grabatzen hasi ziren atzo. Baina grabaketak egiten hasi aurretik, barikuan, Mugimenduan tinko denboraldi berriko atariko abestiaren bideoklipa grabatu zuten Lekeition.Iker Laurobak egin ditu Mugimenduan tinko abestiaren musika eta hitzak. Aurreratu dutenez, abestiak ingurumena zaintzeko eta babesteko deia egiten du. Bideoklipa grabatzeko, barikuan Lekeition izan ziren Go!azen-eko aktore batzuk bai eta Nerea Zendoia EiTBko haur edukien koordinatzailea, Jabi Elortegi telesailaren zuzendaria eta Unai Gangoiti Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen zuzendaria. Ondokoak izan ziren Lekeition egon ziren aktoreak: Miren Arrieta, Ainhoa Larrañaga, Aritz Mendiola, Asier Burguete, Oihan Moreno, Nerea Mazo, Beñat Iturbe, Iholdi Beristain, Maria Redondo eta Iker Villa.
Telesaila hain den ospetsua ze, abestiaren bideokliparen grabaketak hainbat eta hainbat ume eta gazte erakarri zituela Lekeition. Eguraldia lagun, telesaileko progatonistetako batzuk aurrez aurre ikusteko aukera eduki zuten denek.
Hamahiru atal berri
Go!azen-eko arduradunek aurreratu dutenez, denboraldi berriko grabaketak Euskal Telebistak Donostiako Miramonen daukan egoitzan eta toki natura- letan grabatuko dituzte. Hala, Donostian, Oiartzunen eta Azpeitian ere grabaketa saio batzuk egingo dituztela aurreratu dute. «45 egunetan grabatuko dugu laugarren denboraldia. Hortik aterako dira udazkenean ikusgai egongo diren hamahiru atal berriak».