III. Film Laburren lehiaketa antolatu du Etxebarriko Udalak
Etxebarriko Udalak antolatuta martxan dago Etxebarriko III. Film Laburren Lehiaketa. Aurtengo gaia Urteko gertakaria izango da, eta nahi duten guztiek parte hartu dezakete, herrikoek zein kanpokoek.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, lanak euskaraz izan behar dira, eta gehienez 3 minutu eta 10 minutu bitarteko iraupena eduki behar dute. Film laburrak Etxebarriko udaletxean aurkeztu behar dira uztailaren 13rako, memoria eramangarrian.
Irabazlea Santixau jaietan aukeratuko dute, uztailaren 29an, epaimahaiak eta ikus-entzuleek. Hiru sari egongo dira: 300 eurokoa lehenengoarentzako, 200 eurokoa bigarrenarentzat eta 100 eurokoa hirugarrenarentzat.