Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraGizarteaKultura

Ispasterko umeek artearen bidez landu dute memoria historikoa

Aintzina Monasterio Maguregi
Ispaster
2018/06/19
36ko gerra eta errefuxiatuen gaia landu dituzte Ispasterko Eskolako umeek. Bariku arratsaldean 1936ko gerra ikasleek kontatuta antzezlana eskaini zuten Iñigo Egiluz aretoan. Horrekin batera, GerraARTEan erakusketa ikusgai egon da asteburuan aipatu aretoan. Ispasterko Eskolan, azken hiruhilekoan landutako GerraARTEan proiektuaren emaitza dira antzerkia eta erakusketa. 36ko gerra eta gaur egungo Siria, Palestina eta beste hainbat herrialdeetako gerrak batu dituzte kulturaren bidez. Memoria historikoa lantzeko proiektu aberasgarria izan da. Gaia barneratu dute, eta ikasitako guztia erakutsi dute. Gainera, Picasso, Shiota, Banksy, Nizar Ali eta Bard bezalako arte garaikideko artistak zein Chillida, Nestor Basterretxea eta Oteiza euskal artisten lanak ezagutzeko baliatu dute euren lana. Picassoren Guernica koadroaren erreplika ere egin dute; hiru metro pasatxoko artelan koloretsua sortu dute, Haur Hezkuntzako umeetatik hasi eta LHko 6. mailako ikasleetara arte. Teknika eta material desberdinekin egin dute, dotore.
inigoegiluzaretoa

Picassoren ‘Guernica’ koadroaren erreplika egin dute.
Argazkia: Ispasterko Eskola.

Andoni Egañaren 1936ko gerra umeei kontatuta liburuan oinarrituta egin dute antzerkiaren gidoia, eta 9-10 urteko umeek antzeztu dute. Euskara hutsean izan arren, gaztelera, frantsesa eta ingelesa ere entzuten dira zenbait unetan. Gara Garagarza irakasleak azaldu duenez, eskolan proiektuka lan egiten dute; ez dute testulibururik erabiltzen, eta horrela, ikasleek ikasgaiak hobeto ulertzen, barneratzen eta ikasten dituztela azpimarratu du. “Proiektu bakarrean arlo pila bat lantzen dira, eta guretzat hori da etorkizuna. Umeak pila bat ikasten dute ondo pasatzen duten bitartean. Esaterako, ez zekiten zer ziren hauteskundeak. Entzunda bai, baina benetan ez. Eta hiztegi asko ikasi dute; 36ko gerran adituak dira orain. Harrigarria da. Liburu hori erabili dugu kronologikoki ordenatzeko eta hortik laburpenak egiten eta marrazkien bidez kristoren lana egin dute”. Memoria historikoa lantzea izan da helburua, Euskal Herriko zenbait gertaera historiko ikastea, “modu ludikoan”. Eta bakearen aldarria ere bada euren sormen lana. “Bakean bizi nahi dugu” esanez amaitzen da antzezlana: “Beraiek ikusi dute 36ko gerran zer gertatu zen hemen, eta zer ari den gertatzen gaur egun. Ikusi dute lehen gertatu zena errepikatzen ari dela orain”. Eta errepikatzerik ez dutela nahi helarazi dute. “Gainera, halako sarraskietan, normalean kulparik ez dutenak eta gerran sartu ez nahi dutenak izaten dira kaltetuak: umeak eta emakumeak”. 1936ko hauteskundeak, Franco Afrikan zegoela Mola Generalagaz izandako telefono bidezko elkarrizketa, Gernikako Bonbardaketa, gudarien fusilatzeak, Picasso Guernica koadroa margotzen… Hamar esketxetan hamaika kontu sartu dituzte, Euskal Herriko historiaren zati garrantzitsu baten errelatoa laburbilduz. Horrela, esate baterako, hauteskundeetan botoa ematea zer den ikusi dute, edota fusilatu ostean areketan lurperatu zituzten gudarien edota Gernikako Bonbardaketan merkatuan zeuden herritarren paperean sartu dira. Hala, besteak beste, sarraski hartan hildako ume guztien zerrenda irakurri dute.
bonbardaketa

‘1936ko gerra ikasleek kontatuta’ antzezlana.
Argazkia: Ispasterko Eskola.

Gerraren gogortasuna azaltzen du antzezlanak. Egiazkoa bezain gordina. “Batzuetan umore puntuak dauzka, Francoren eta Molaren elkarrizketa horretan, adibidez. Eta amaieran, erbestera joan aurretik Agirre lehendakariak Euskadi Irratian eman zuen hitzaldia sartu dute”. Errefuxiatuen gaia pil-pilean dagoen honetan, asko ikasi dute. Horretarako, material asko izan dute, horien artean Berria egunkaria. Halaber, Gernikako Bonbarkaketa lekuan bertan lantzeko aukera ere izan dute ikasturteko azken hiruhileko honetan, eta besteak beste, Bakearen Museoa bisitatzeaz gain, bunkerretan sartu eta sirena hotsa entzunda garai hartako arbasoen azalean sartu ziren une batez. “Proiektua oso konpletua egin dugu. Ondo atera zaigu. Normalean umeei heriotza, gerra eta sexua bezalako gaiak ezkutatzen zaizkie. Guk esan nahi dugu gai horrek atera egin behar direla txiki-txikitatik. Beste modu batean, eurei egokituta, eurek ulertzeko moduan, baina azaldu egin behar zaizkie. Umeek guk pentsatzen duguna baino gehiago dakite”. Iragana eta oraina. Bi garaiak uztartzea izan da helburuetako bat. Gauzak gertatu zirela, gertatzen ari direla eta berriro gertatu litezkeela azaleratzea. “Eurek galdetzen digute ‘berriro etorriko da gerra?, eta erantzuten diegu ‘zuek ez baduzue nahi ez’. Beraiek dira etorkizuna”, esan du Garagarzak. Hala, eskolan dituzten “gatazka txikiei” buruz hausnartzeko ere balio izan die hirugarren hiruhileko proiektu honek. “Gerrak konflikto txikietatik hasten dira askotan, eta pelota handitzen joaten da. Elkar ez ulertzea dago horren atzean. Eta hain garrantzitsuak ez diren euren arteko gatazkak modu egokian konpondu litezkeela ulertzeko balio izan digu”. Antzerkia, eguenean. Aurreko barikuko emanaldia izandako arrakastaren ondorioz, eguen arratsaldean [ekainak 14] berriro antzeztuko dute. Horrela, aurreko astean ikusi ezin izan zutenei aukera emango diete eskolako jaian. *Argazkiak: Ispasterko Eskola
2018-06-19_10-23-07
2018-06-19_10-23-07
2018-06-19_10-23-45
2018-06-19_10-23-45
2018-06-19_10-23-32
2018-06-19_10-23-32
2018-06-19_10-21-49
2018-06-19_10-21-49
2018-06-19_10-20-43
2018-06-19_10-20-43
2018-06-19_10-22-06
2018-06-19_10-22-06
2018-06-19_10-19-56
2018-06-19_10-19-56
2018-06-19_10-22-44
2018-06-19_10-22-44
2018-06-19_10-19-21
2018-06-19_10-19-21
2018-06-19_10-18-35
2018-06-19_10-18-35
2018-06-19_10-19-33
2018-06-19_10-19-33
2018-06-19_10-19-09
2018-06-19_10-19-09
2018-06-19_10-21-31
2018-06-19_10-21-31
2018-06-19_10-20-21
2018-06-19_10-20-21
2018-06-19_10-21-58
2018-06-19_10-21-58
2018-06-19_10-21-00
2018-06-19_10-21-00
2018-06-19_10-20-51
2018-06-19_10-20-51
2018-06-19_10-20-34
2018-06-19_10-20-34
2018-06-19_10-23-53
2018-06-19_10-23-53
2018-06-19_10-18-21
2018-06-19_10-18-21
2018-06-19_10-20-08
2018-06-19_10-20-08
2018-06-19_10-18-50
2018-06-19_10-18-50
2018-06-19_10-19-43
2018-06-19_10-19-43
2018-06-19_10-21-39
2018-06-19_10-21-39

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.