Udalak Antiguako Ama elkarteko zuzendaritza taldea omendu du
Udal ordezkariek diote jubilatu elkartearen funtzionamendua herriarentzako «oso garrantzitsua» dela. Herritarrek ere elkartea balioan jarri beharko luketela dioteOndarroako udal ordezkariek omenaldia egin diete Antiguako Ama Jubilatuen elkarteko zuze...
Udal ordezkariek diote jubilatu elkartearen funtzionamendua herriarentzako «oso garrantzitsua» dela. Herritarrek ere elkartea balioan jarri beharko luketela diote
Ondarroako udal ordezkariek omenaldia egin diete Antiguako Ama Jubilatuen elkarteko zuzendaritzei, atera direnei eta sartu berri direnei. Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak eta Rakel Elu Bengoetxea ongizateko zinegotziak lekuko aldaketa modu naturalean egitea eskertu diete, «elkartearen funtzionamendua oso garrantzitsua delako herrirako eta herritarrentzat».Eluren berbetan jubilatuen esperientzia oso baliotsua da herrirako eta haiek aktibo ikustea txalogarria eta oso pozgarria da Ondarroako Udalarentzat. «Elkartean euren bazkideekin izan dugun bileretan adierazi izan dugun arren, publikoki komunikatzea nahi dugu, herritarrek balioan jar dezaten».
Lehengoak eta oraingoak
Azken sei urteetan ondokoek osatu dute zuzendaritza taldea: Anjelita Urruzuno (lehendakari ohia), Rosario Ducay (idazkari ohia), Araceli Saenz (diruzain ohia) eta Rosario Urruzuno (batzordekide ohia). Horiei guztiei, egindako lana eskertzeko opari bana eman diete udal ordezkariek.
Zuzendaritza talde berria, ostera, honakoek osatuko dute: Pili Urruzuno (lehendakaria), Maisabel Urresti (idazkaria), Arrate Alberdi (diruzaina), Pello Urresti (batzordekidea) eta Juan Antonio Urruzuno (batzordekidea).