Gipuzkoa Zutik mugimenduak antolatuta,
Angula ustelak hitzaldi irekia eskainiko dute
Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko presidente ohiak eta Igor Meltxor kazetariak
eguenean [ekainak 21], 19:00etan, Mutrikuko Zabiel kultur etxean. Mutrikuko EH Bilduk, bere aldetik, bat egin du Gipuzkoa Zutik mugimenduak egin duen deialdiarekin, eta herritarrak hitzaldian parte hartzera gonbidatu nahi ditu.
Gipuzkoa Zutik mugimenduak, hain zuzen ere,
Angula ustelak hitzaldi sorta antolatu du. Hainbat hiltzaldi eskaini dira Euskal Herrian zehar Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin (Gipuzkoako Ingurumen diputatu ohia) aurkako epaiketa salatu eta
kasua jendarteratzeko. Intxaurrandietak eta Errazkinek, zehazki, Donostialdeko errauste planta gelditu zuten 2013an, eta arrazoi horregatik epaitu egingo dituzte irailean.
Hitzaldiarekin, gainera, Foru Aldundia kudeatzen duten EAJ eta PSE alderdiek Intxaurrandieta eta Errazkinen aurka ezarri duten
auzibidearen “burugabekeria” azaldu nahi dute antolatzaileek, bi alderdi horien “azpijokoa” eta ezkutatzen duten interes ekonomikoen agerpena egiteko. “Bertaratuek Zubietako errauste plantaren inguruan gertatukoari buruzko azalpenak jaso eta horri buruz izan ditzazketen edozein zalantza argitzeko aukera izango dute”.
[HONEKIN LOTUTA] Ainhoa Intxaurrandietari egindako hitzaldia