San Fidelera egin du HITZAk ikasturteko azken bisita
HITZAko lantaldekook Busturialdeko hainbat ikastetxe bisitatu ditugu kazetari lana zer den azaltzeko, eta barikuan ikasturteko azken bisita egin genuen; hain justu, Gernika-Lumoko San Fidel Ikastolara. Horrela, kazetaritza generoei buruz hitz egiten ar...

HITZAko lantaldekook Busturialdeko hainbat ikastetxe bisitatu ditugu kazetari lana zer den azaltzeko, eta barikuan ikasturteko azken bisita egin genuen; hain justu, Gernika-Lumoko San Fidel Ikastolara. Horrela, kazetaritza generoei buruz hitz egiten aritu ginen DBH 3 eta 4. mailako ikasle eta horien irakasleekin. Dokumentazio lanaren garrantziaz ere aritu ginen. Gainera, gure lanbidearen nondik norakoak ere kontatu genizkien ikasleei. Egunkariko orriak aztertu, eta papereko edizioaren eta edizio digitalaren arteko desberdintasunak azaldu genizkien. Eta hori egin eta gero, webgunean argitaratutako argazki galeriak ikusten aritu ginen. Beste behin, oso gustura egon ginen DBHko bigarren zikloko bi taldeekin. Datorren ikasturtean ere, eskualdeko ikastetxeetan egoteko irrikaz egongo gara HITZAko kazetariok.