Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Aulestiko San Joan jaiak sua piztear

Eider Mugartegi
Aulesti
2018/06/21
Opor usainak, uda giroak eta festarako gogoak bat egingo dute barikuan [ekainak 22] Aulestin. Herri Eskolako neska-mutikoentzat ikasturteko azken eskola eguna izango da, eta ikasturtea jaiagaz amaitu eta oporrak ere jaiekin hasiko dituzte. Herriko txikiak, baina, ez dira sanjoanekin gozatuko duten bakarrak izango. Hilabeteak daramatzate Jai Batzordean egitaraua osatzen; Udaleko hiru bat zinegotzik, Guraso Elkartekoek, Gaztetxekoek, norbanakoek eta herriko beste elkarte batzuetako ordezkariek, denen artean antolatu dituzte aurten ere jaiak. Herritarrek herritarrentzat egindako festak dira, denen gustukoak eta parte hartzaileak izateko asmoz. SAN JOAN JAIAK AULESTIN Sanjoanak jai herrikoiak izaten dira aulestiarrentzat, horregatik ez da girorik falta izaten. Barikuan botako dute jaien hasierako txupina, eta martitzenera arte ondo pasatzeko aukerarik ez da faltako. Guraso Elkartea da aurten txupinero. Zortzi lagunek osatzen dute Guraso Elkartearen batzordea, eta lau urtez herrira begira lan egiten dute. Beraz, merezitako ohorea dute udaletxeko leihora irtetea. Pregoi txiki bat ere botako dutela aurreratu dute «pozik».

[EGITARAUA]

Paellak eta suak. Jaietan parte hartze handia izaten duen Paella Txapelketa dakar San Joan bezperak. Urtero 200 lagunetik gora batzen dira Arkupean, ia-ia udalerriko kuadrilla denak, eta kanpoan bizi diren herritar askorentzat ere herrira itzultzeko aitzakia hobe ezina izaten da. Hala, 13 urtetik 66 edo gehiagoko bizilagunak bateratuko ditu Paella Txapelketak eta ondorengo bazkariak aurten ere. Ohi modura, postrea Aulestiko Udalaren kontura izango da. Bazkarira animatzen diren herritarrei fruta eta pastelak oparituko dizkiete. Jai batzordeak birziklapena bultzatuko du aurten, eta berrerabiltzeko plater eta mahai tresnak erosi eta banatuko ditu herri bazkariko parte hartzaileen artean. Kuadrillak, berriz, edalontziez arduratu beharko direla zehaztu dute; horiek ere berrerabilgarriak izatea eskatu du udalak.

[EGITARAUA]

Zapatua [ekainak 23] aurten San Joan bezpera suertatu da, eta, beraz, suen eta sorginen gaua ere ospatuko dute aulestiarrek. Plazako erromeriaren atsedenaldian  parkera abiatuko dira batukada eta buruhandiek lagunduta, eta sua piztu eta Sorgin dantza egingo dute. Txalapartak lagunduko du sugarren soinua, eta itzaltzen hasten denean, berriz plazara bueltatu eta erromeriagaz jarraituko dute. Aulesti San Joan jaiak Lora txortekin beteko da domekan [ekainak 24] herriko plaza. Harrera handia dauka aulestiarren artean San Joan egunez egiten den Sobra sariketak. Aspaldi bedeinkatzera eramaten ziren soilik, baina urteak dira lehiaketa bihurtu zutela, eta herritar asko dira sobrak prestatu eta aurkeztera animatzen direnak; urtero 50-60 sobra inguru egoten dira. Parte hartzeagatik lore bat oparituko die udalak denei, eta sei sari berezi ere banatuko dituzte. Epaileak urterokoak izango direla azaldu dute udal ordezkariek. «Mota askotako loreak aurkeztea izaten da epaimahaiak kontuan hartzen duen irizpideetako bat».

[EGITARAUA]

Danborrada. Danbor hotsak ere entzungo dira aurtengo San Joan egunean herriko txokoetan. Orain dela hilabete eta erdi hasita entsegatzen dabiltza herritarrak. Ume eta nagusiek astinduko dituzte makilak. Adinekoak eta umeak izango dira sanjoanak agurtzen azkenak. Betiko legez, San Joan biharamuna adineko eta pentsiodunei zuzendutako eguna izango da. Meza egongo da Murlan, eta kopaua ondoren, eta bazkaria ere edukiko dute erretiratuek. Umeen jolasekin amaituko dira jaiak martitzenean [ekainak 26].

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.