Gazte triatloia lehiatuko dute Lekeitioko portuan
Lekeitioko Garraitz Kirol Taldeak antolatuta, Gazte Triatloia lehiatuko da domekan [ekainak 24], 11:30etik aurrera, Lekeitioko portuan. 9 eta 14 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute, eta adinaren arabera distantzia ezberdinak bete beharko dituzte.
Benjamin mailako triatletek (9-10 urte) 100 metro igeri, 1.000 metro bizikletan eta 400 metro aringa-aringa egin beharko dituzte, alebinek (11-12 urte) 200 metro igeri 2.000 metro bizikletan eta 800 metro aringa-aringa eta txikiek (13-14 urte) 400 metro igeri, 4.000 metro bizikletan eta 1.500 metro aringa-aringa.
Aurretiaz izena emateko garraitz@garraitz.com helbidera mezua idatzi behar da izen-abizenak, jaiotze-data, herria eta taldea adieraziz. Bertan egunean ere egongo da izena emateko aukera, 10:30etik aurrera.