Gipuzkoako Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren finalak jokatuko dira Mutrikun
Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finalak jokatuko dira barikuan [ekainak 22], 19:00etatik aurrera, Mutrikuko Miruaitz frontoian. Finala herriko Danok Bat Pelotazale Elkarteko puntistek jokatuko dute, Zumaiako taldearen aurka.
Txapelketari dagokionez, ohi modura, hiru kategorietan jokatuko da: kadete, gazte eta nagusi mailetan, hain zuzen. Hala, txapela lortzeko, gutxienez, hirutik bi final irabazi beharko dituzte finalistek. “Kadete mailako partidua irabaztea txapela lortzeko berebizikoa dela iruditzen zaigu”. Talde mutrikuarrak azken urteetako final guztiak jokatu ditu, 2011tik; eta azken bost urteetan jarraian txapela bereganatzea lortu dute. Aurten ere, bide beretik jarraitzea nahi dute.
Finalak kadete mailako partiduekin hasiko dira, eta ondoren, gazte eta nagusi mailakoak jokatuko dira. Partidei dagokienez, kadete mailako finala 30 tantora jokatuko dute, eta gazte eta nagusi mailakoak, berriz, 35 tantora. Danok Batetik titulua lortzeko ahaleginetan honakoak ariko dira: EƱaut Urreisti-Alain Basterretxea (kadete maila), Zuhaitz Arrillaga eta Aratz Mendizabal Goixerri (gazte maila) eta Ekaitz Mendizabal Goixerri-Mikel Manzisidor (nagusi maila).