Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Uztailaren 20tik 22ra jazz doinuez beteko dira Markina-Xemeingo kaleak

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2018/06/21
Iazko jaialdiak harrera on-ona eduki zuenez, aurten Markina-Xemeingo II. Jazzaldia antolatuko du Uhagon Kultur Elkarteak. Egutegira egokitzearren, data aldatu dute aurten. Hala, II. Jazzaldia uztailaren 20an, 21ean eta 22an izango da. Iaz bezala, Markina-Xemeinera kalitatezko taldeak ekartzea dutela asmoa azaldu dute Uhagoneko arduradunek. «Bereziki kontutan izango dugu Euskal Herriko jazz taldeen parte hartzea eta baita oholtza gaineko emakumeen presentzia ere».
Pablo Fdez. Arrieta Trio eta Carme Canelaren kontzertua, Uhagon kulturgunean.

Pablo Fdez. Arrieta Trio eta Carme Canelaren kontzertua, Uhagon kulturgunean.

Horrez gain, ekitaldiak balio erantsia duela diote. «Markina-Xemein eta inguruak ezagutzeko aukera ematen du, eta jazza eskualdera dakar, jaialdi-mota hau nagusiki hiriburuetan egiten baita». Ideia hori, Musika, mundua, herrira. Herria, harria mundura hitz jolasagaz isladatu nahi izan dute. «Jaialdi honegaz, alde batetik, musika eta mundua dakartzagu herrira, Markina-Xemeinera. Hau da, kontzertu desberdinen bitartez, munduko leku desberdinetako musikari eta musika estiloak dakartzagu. Baina Markina-Xemeinek ere zer edo zer eskaintzen duela uste dugu: gure herria eta berton daukagun ondare historiko kultural aberatsa ezagutzeko aukera ematen diegu jazzaldiaz gozatzera datozen bertoko zein ingurukoei». Ondarea Arretxinagako ermitako harri ezagunen bidez adierazi dute, eta harri horiek dira bai eta ere aurtengo karteleko protagonista nagusiak.
II. Jazzaldiaren irudia. Argazkia: Uhagon

II. Jazzaldiaren irudia. Argazkia: Uhagon

Omenaldia. Jazz estiloa, musika bera, bere aldaerak –swinga,bluesa, dixielanda…–, erroak eta historian egin dituen ekarpenak ezagutzera ematea garrantzitsua dela uste dute Jazzaldiaren antolatzaileek. «XIX. mendearen amaieran jaio zen musika estilo hau Estatu Batuetan, herrialdeko esklaboak emantzipatu zirenean. Hasieran dantza-musika herrikoia ez bazen ere, gero arte mota bat bilakatu zen, mundu osoan goraipatua». Jazz musikari handienetako bat Charlie Parker (1920-1955) izan zen, Bird ezizenez ezaguna, eta jazzaldi honetan omenaldi txiki bat eskainiko diote. «Roberto Pachecok Charlie Parker with strings aurkeztuko digu. 1949 eta 1950 urte artean Charlie Parkerrek estudioan grabatutako lanak eskainiko dizkigute zuzenean». Aurreratu dutenez, hamar musikari igoko dira taulagainera, euretako batzuk Euskadiko Orkestra Sinfonikoko eta Musikeneko kideak. «Espero dugu publikoak kontzertu honekin gozatzea, bai eta jaialdiko gainerako taldeen emanaldiekin ere». EGITARAUA
  • Uztailak 12, eguena. Eurkorleans Dixie Band, 19:30ean alde zaharrean kalerik kale. Euskal kanta ezagunak, New Orleanseko estiloan.
  • Uztailak 20, barikua. Dr Maha’s Miracle Tonic, 20:00etan Uhagonen. Western swing, rhythm and blues.
  • Uztailak 21, zapatua. Charlie Parker with springs, 20:00etan, Uhagonen. Roberto Pachecoren eskutik.
  • Uztailak 22, domeka. Maraya Zydeco Trio, 12:30ean, Arkupe aurrean.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.