Pasilekue Bizirik taldeak agerraldia egingo du gaur
GERNIKA-LUMO // Pasilekue Bizirik parte hartze prozesuan adostutakoa errespetatzea eskatzen dute Gernika-Lumoko herritarrek, eta gaur, 18:00etan, Pasealekuan egingo dute agerraldi masiboa. Gernikarren ondarea den leku historikoa herritarren iritzia kon...
GERNIKA-LUMO // Pasilekue Bizirik parte hartze prozesuan adostutakoa errespetatzea eskatzen dute Gernika-Lumoko herritarrek, eta gaur, 18:00etan, Pasealekuan egingo dute agerraldi masiboa. Gernikarren ondarea den leku historikoa herritarren iritzia kontutan hartuta berriztea nahi dute Pasilekue Bizirik taldekoek, eta Pasealekuari bideratutako proiektu berria berraztertzea eskatzen dute. Horrela, arratsaldean herritarrak Pasealekura hurbiltzeko deia egin dute Pasilekue Bizirik taldeko kideek.