Familiarteko emanalditxoa eskaini zuen atzo [ekainak 21] Berriatua eta Markina-Xemeingo Tarine udal musika eskolak Berriatuko bideo gelan. Saioa “ondo” joan zela eta musikariak “gustura” geratu zirela esan dute. “Ikusleen txalo zaparrada ederra jaso zuten”. Hirukote batek pianoa sei eskutara jo zuen, eta bikote batek lau eskutara. Gainerako musikari guztiek bakarkako saioa eskaini zuten.
Atzoko emanaldia eta gero, Tarinek ikasturtea itxi du. Eta udan bestelako ekintzetan ere parte hartuko badute ere, emanaldi propioa eskainiko duten hurrengo aldia datorren ikasturtean izango da. Aurreratu dutenez, hurrengo ikasturtean ekintza eta ekimen berriekin etorriko dira.
Berriatuan eskainitako azken emanaldian parte hartu zuten Tarineko kideak. Argazkia: Tarine