Markina-Xemeindarrek barre algara artean eman diete ongietorria amerikanuei
[zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
19:00etan jarrita zegoen hitzordua Zelaian, eta ordu horretarako ailegatu ziren ameriketatik Felix Urionabarrenetxea pilotaria izandakoa eta bere familia. Izar handiak bailiran sartu ziren herrira sekulako autoetan, ohore guztiekin. Ongietorri ikusgarria eman zieten herritarrek Zelaian. Antzerkia Zelaian hasi baldin bazen ere, ez zen toki horretan geldirik egon; ibiltaria izan zen, eta hainbat geldialdi egin zituzten herriko toki esanguratsuetan: Vega hotelaren aurrean, udaletxe zaharraren aurrean, udaletxe aurrean eta frontoi aurrean, esate baterako. Ikusleek ere aktoreekin batera mugitu behar izan zuten batetik bestera.