Ziortza-Bolibarko San Joan jaiei ongietorria eman die Marik eta Majuk
[zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Hemezortzi bikote. Jaiei hasiera ofiziala, berriz, Altzibar aldetik botatako txupinagaz hasi zuten Ziortza-Bolibarren. Eta ostean, Hirunakako Briska Txapelketa jokatzeko aukera egon zen pilotalekuan. Aurten, hemezortzi bikotek parte hartu zuten karta jokoan. Asko herritarrak baziren ere, inguruko herrietatik eta urrutiagotik etorritakoak batu ziren txapelketan. Briska txapelketa jokatzen lehenak lau hirukote izan ziren. “Hemezortzi hirukote direnez, bi kanpoan utzi behako ditugu, txapelketa hamasei hirukoterekin hasteko. Modu horretara, kanporaketak, final zortzirenak, final laurdenak, finalerdia eta finala antolatu ahal izango ditugu”, azaldu zuten Kanpape jubilatu elkarteko kideek. Zozketa bidez aukeratu ziren lehen lau hirukoteak, eta horiek lehen buelta amaitzean, hasi zen txapelketa. Aurkariak zotz eginez osatu zituzten antolatzaileek. Aurkariak osatuta, bost partida irabazten lehenak pasatzen ziren hurrengo fasera. Briskan egin ahala, txapelketako faseak aurrera egin zuten. Azkenik, Feli Apoitak, Mari Carmen Arratek eta Mari Tere Aulestiartek irabazi zuten txapela. 5-3 irabazi zuten ahizpa mutrikuarren aurka. Aurtengo eta iazko txapeldunek nabarmendu zutenez, final oso estua izan zen. “0-3 galtzen hasi ginen, baina ostean, zortea gure alde eduki, eta txapelketa irabaztea lortu genuen”.