Asteburuan Donostiako 33. Triatloia-Onditz Oroituz proba ospatu da, eta bertan eskualdeko hainbat triatletek parte hartu dute. Lekeitioko Amandarri taldeko gizonezkoek laugarren amaitu dute taldekako sailkapen nagusian, eta Garraitzekoek, bestalde, 32.
Bakarka ere
emaitza oso onak lortu dituzte maila handiko triatloian. Parte hartzaileek 1,5 kilometro igeri, 38,5 kilometro bizikletan eta 10 kilometro korrika egin behar izan dituzte. Eta proba amaitu duten 610 kirolarien artean izan dira Haritz Garate (Amandarri), Zorion Kareaga (Alarabi), Joseba Mirena Iturraspe (Amandarri), Aratz Aizpurua (Garraitz), Jesus Mari Valencia (Amandarri), Aintza Iturraspe (Amandarri), Haritz Uria (Garraitz), Iñaki Mendieta (Garraitz), Ander Portu (Koaxi), Arantza Burgoa (Koaxi), Ander Aldazabal (Amandarri), Aitor Garcia de Andoin (Amandarri), Antton de la Lama (Amandarri) eta Ander Basaras (Koaxi).
Amandarrikoak, Donostian. Argazkia: Amandarri
Horietan
azkarrena Haritz Garate izan zen. Sailkapen orokorrean 18. postuan amaitu zuen; eta proba amaitzeko 02.07.18 behar izan zuen. Zorion Kareagak, berriz, 20. amaitu zuen 02.08.14 denboragaz. Kareaga, gainera, Beteranoak 1 kategoriako onena izan zen. Arantza Burgoa ere bere kategoriako onena izan zen, Beteranoak 2 mailan. 02.43.08 behar izan zuen proba amaitzeko eta 25. amaitu zuen sailkapen orokorrean.
Aratz Aizpuruak eta Iñaki Mendietak ere podiuma egin zuten. Aizpuruak bigarren amaitu zuen Junior mailan, 02.14.18 denboragaz. Mendietak, aldiz, bigarren egin zuen Beteranoak 3 kategorian, 02.38.50.