Elixabet Ibazeta Arriola kirolari ondarrutarra izan da Donostiako Emakumezkoen Triatloia amaitzen lehenengoa. 300 metro igeri, 8 kilometro bizikletan eta 2 kilometro korrikan egiteko 33 minutu eta 27 segundo behar izan zituen.
Podiuma osatzen hurrengoak Maria Boix (bigarren) eta Maddi Marquet (hirugarren) izan ziren. Ibazeta baino hiru eta bederatzi segundo gehiago behar izan zuten, hurrenez hurren, triatloia amaitzeko.
Donostiako Emakumezkoen Triatoiko podiuma. Argazkia: Ondarroako Kirolaren Leihoa Facebook
Eskualdeko beste hainbat kirolarik ere parte hartu zuten lehian. Itsaso Gangoitia lekeitiarrak 14. amaitu zuen, Ines Egiguren ondarrutarrak 33., Argia Etxaburu ondarrutarrak 34. eta Naroa Garamendi lekeitiarrak 49., esate baterako.